Ekimen honen bidez, Biriatuko herriaren sarreran dagoen parkinaren atzekaldean 200 metroko landare-hesia egokitu eta 300 fruitu arbol eta landare jangarri mota ezberdinak landatuko dituzte. Landaketa azarotik aurrera egingo dute. Landare hesi jasangarri honek ematen dituen frutuen zati bat,biriatuko eskolen kantinetara bideratuko da besteak beste. Larunbatean fruitu arbolen txerto tailerra proposatzen ditu goiz eta arratsaldez. Formakuntza hori, Audrey Hoc, OMA elkarteko kidea eta Ainitza oihan baratza eta mintegi ekologikoaren sortzaileak (Etxalar) gidatuko du.