Aste horretan parte hartu nahi dutenek gehienez ere hiru argazki bidali ahal izango dituzte, bana hiri bakoitzeko (Irun, Hondarribia eta Hendaia) mugikortasun jasangarria islatuz. Argazkiak Partzuergoaren posta elektronikora bidali beharko dira (consorcio@bidasoa-activa.com), eta irabazleek jasoko duten sariarekin batera, Partzuergoak aurrerago erakusketa bat antolatuko du argazki onenekin.
Nuria Alzaga, Partzuergoko presidenteak «gure ingurunean mugikortasun jasangarriari buruz hausnartzeko herritarrak inplikatzeko modu bikaina» dela adierazi du. Estitxu Urtizbereak, Partzurgoko kide eta Hondarribiko alkateordeak bere partetik, bizi-ohitura osasungarri eta arduratsuak sustatzen lagunduko duen ekimena dela azpimarratu du. Eta Hendaiako Udaleko Garapen Jasangarrirako ordezkariak lehiaketa hiru herrien arteko lankidetza sustatzeko eta irudikatzeko baliagarria delakoan dago.
Lehiaketaren arauaka eta xehetasun guztiak hemen dituzue.