Korrikan 36 migratzaileri muga trebeskatzen laguntzeagatik akusatuta dauden ekintzaileei babesteko autoinkulpazio kanpaina abiatu dute

Antxeta Irratia 2024ko aza. 21a, 09:56

Urriaren 1ean Hendaiako PAFen deklaratu ondotik, Baionako epaitegira deituak izan dira urtarrilaren 28an, eta hauek babesteko autoinkulpazio kanpaina bati ekin diote "J' Accuse" aldarripean, paperean eta online. Honi lotuta, migrazio politikak «pertsonak akatzen dituztela» salatu eta «harrera herria garela» aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dute urtarrilaren 26rako, Irundik Hendaiara. Momentuz, 40 eragilek babesten dute kolektiboa, baina gizarte zibilaren babes zabalagoa lortzea espero dute.

Joan den urriaren 1ean, «talde antolatuan» migranteei muga pasatzen lagundu izana leporatuta, Hendaiako PAF Mugako Poliziaren komisaldegian deklaratzera deitu zituen OLTIM agentziak (migratzaileen legez kanpoko trafikoaren aurkako borroka bulegoak), 23. KORRIKArekin batera, 36 migratzaile Santiago zubia zeharkatzen laguntzea leporatzen die Ipar Euskal Herriko zazpi ekintzaile  zazpi ekintzaile haueri. Eta horren ondotik, deklaratzera deitu dituzte Baionako epaitegira, datorren urteko urtarrilaren 28an. Euskal Herri osoko hogei bat eragilek bere gain hartu zuten desobedientzia zibileko ekintza gisa aldarrikatu eta bere gain hartu zuten Euskal Herri osoko hogei bat eragilek. Eta hauek berriro batu dira Irungo Ficoban atzoko agerraldian akusatutako zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko eta migrazio politikak salatzeko. Autoinkulpazio kanpaina bat abiatu dute J’acusse aldarripean.

Momentuz, akusazio zehatzak ez direla oraindik ezagunak adierazi digu Amaia Fontang Bidasoa Etorkinekin elkarteko bozeramaileak. Endika Perez, LABen Ekintza Sozialeko arduradunak bere partetik, sinadura bilketaren berri eman du. Iragarri dutenez, datozen asteetan kalean egingo dituzten ekintza eta mobilizazioetan sinatzeko mahaiak ezarriko dituzte, baita kolektiboko partaide diren eragileek euren egoitzetan paperean eskuragarri jarri ere. Eta abenduaren 18an antolatuko dituzten ekintzetan ere aukera emango dute. Internet bidez ere autoinkulpazio kanpainarekin bat egin nahi duen orok hemen egin dezake. Epaiketaren egunean bertara eramango dituzte, pertsonen bizitzak arriskuan jartzen dituzten legeak eta politikak salatzeko.

Esan bezala, zazpi ekintzaileek urtarrilaren 28an Baionan deklaratu beharko dutela aintzat hartuta, urtarrilaren 26an Ficobatik Hendaiara manifestazioa antolatu dute. Argitu dutenez, deialdi honetan zazpi ekintzaileei atxikimendua adierazteaz gain, Europako immigrazio politika errepresiboak eta Frantziako gobernuak eskuin muturraren laguntzarekin ezarri duen azken Inmigrazio Legea salatuko dituzte. Eta «mugak behin betiko irekitzea, eta guztion zirkulazio askea eta bertan gelditzeko eskubideak bermatzea» aldarrikatuko dute manifestazioa. 

Dagoeneko kolektiboa osatzen duten eragileen artean, Aita Mari itsasontzia, Attac, Berdeak, Eusko Alkartasuna, EH Bai, Ernai, Irungo Harrera Sarea, Bidasoa Etorkinekin, Kaleko Afari Solidarioak, LAB, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Sortu, SOS Arrazakeria, Steilas edo Xuti Gazte daude, besteak beste.