Lanek elikadura jasangarriaren inguruko hausnarketa eta proposamenak bildu dituzte, ikastetxean elikadura erronka honi buruz egindako lana dibulgatzeo aukera emanez, eta ikasleak protagonista bilakatuz. Orotara hiru sari banatu dituzte, Epaimahaiaren saria, batetik, Toki-Alai ikastetxeko "OHITURA OSASUNTSUEN BILA" lana eraman duena. 600 euroko saria eskuratu dute, ikastetxeko elikadura burujabetzaren aldeko ekimen bat garatzeko. Herritarren saria, aldiz, Toki Alai ikastetxeok "GURE GOSARIA" lanak eskuratu du, deialdian jasotako 1.167 bozketatik 835 boto jaso dituelarik. Kasu honetan ere, helburu berarekin 400 euroko saria jaso dute. Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugaz gaindiko proiektuen arduraduna den Iker Goiriak emandako Lehiaketaren aipamen berezia (200 euro) El Pilar ikastetxeak jaso du "GURE BASERRIA" izeneko bideoarekin.
Lehiaketaren antolatzaileek nabarmen dutenez, sarituek jasotako diru-laguntza ikasleen proposamenetik abiatutako ekintza zehatzetan gauzatuko da, betiere elikadura jasangarriaren eta elikadura burujabetzaren ikuspegitik. Sariak urria hasiera arte gauzatu ahal izango dira, eta datozen egunetan jarriko dira harremanetan ikastetxe bakoitzarekin ekintzak elkarrekin definitzeko.
Bideo guztiak hemen ikusi daitezke www.gazteakon.eus/bideoak