Bizikidetza

Aitor Errazkin 2025eko abenduaren 16a

Gaurkoan, elkarbizitzaren gaia izango dugu ardatz: zer esan nahi duen benetan elkarbizitzak, zein erronkari egin behar diogun aurre, eta nola lan egin dezakegun gizarte kohesionatu eta bidezkoago bat lortzeko.

Mundu gero eta anitzago batean, elkarbizitzak erronka berriak dakartza, baina baita aukera berriak ere. Nola eraiki dezakegu elkarrenganako errespetuan oinarritutako bizikidetza? Zein rola dute instituzioek, komunikabideek eta herritarrek harreman sozial inklusiboagoak sortzeko? Galdera horiei erantzuna bilatzen saiatuko gara gaurko irratsaioan.
Gurekin dugu Gerard Carrere, Errenteriako SOS Arrazakeria elkarteko kidea, urteak daramatzana elkarbizitza sustatzeko lanean. SOS Arrazakeriak Gipuzkoan garatzen dituen proiektu eta ekimenak ezagutuko ditugu, eta elkartearen ikuspegitik, elkarbizitzaren aldeko borrokak zer erronka dituen azalduko digu.