Irratia

Arrazakeriaren Aurkako Ahotsak

SOS Arrazakeria Gipuzkoa elkartea arrazakeriaren aurkako borrokan eta giza eskubideen defentsan erreferente bihurtu da azken urteetan. Bere lan-ildoek eta proiektuek gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzea dute helburu, aniztasuna errespetatuz eta pertsona guztien eskubide-berdintasuna sustatuz.SOS arrazakeria elkarteak, Errenteriako bulegotik martxan jartzen dituzten egitasmo eta jardueren inguruan oinarritu gera
-- Aimar Lopez --
6 atal entzuteko
Errenteriako bulegoaren proiektuak
2025/12/16

Errenteriako SOS Arrazakeria bulegoak orientazio juridikoa, kultura arteko topaketak eta aniztasuna sustatzeko kanpainak eskaintzen ditu, bertako biztanle eta komunitate migratzaileen elkarbizitza indartzeko. Gerar Carrerek bulego honen proiektu nagusiak eta tokiko ekimen berezituak azaltzeaz gain, proiektu horiek errenteriarengan duten eragin soziala azalduko digu.
Galderak:

Bitartekaritza – Kultura arteko zerbitzuak
2025/12/16

Gaur egun, kultura arteko bitartekaritza zerbitzuek garrantzi berezia dute gizartean kohesioa eta elkarbizitza sustatzeko. SOS Arrazakeria Gipuzkoak Errenteriako egoerara egokitutako bitartekaritza egitasmoa garatzen du, non kultura-aniztasuna elkarrekin bizitzean bihurtzen duten balio. Gerar Carrere aritu da proiektu honen nondik norakoetan, bitartekaritza tresna gisa erabiltzeaz gain, sentsibilizazioan eta prestakuntzan duten rola azalduko digu.

Etxeko langileen laguntza
2025/12/16

Etxeko langileek funtsezko lana egiten dute gure gizartean, baina askotan lan-baldintza prekarioak eta eskubide-urraketak jasaten dituzte. SOS Arrazakeria Gipuzkoak etxeko langileen eskubideak defendatzen ditu, informazioa eta baliabideak eskainiz haien babes juridikoa eta autonomia indartzeko. Halaber, etxeko langileen duintasuna eta lan-baldintza justuak aldarrikatzen ditu, gizarte bidezkoago baten alde.

Gazteria migrantea
2025/12/16

Gazte migranteak gure gizartearen parte dira, baina askotan hainbat oztopo gainditu behar izaten dituzte integrazio eta parte-hartze osoa lortzeko. SOS Arrazakeria Gipuzkoak ekimen ezberdinak garatzen ditu gazte migranteei aukera gehiago eskaintzeko, haien ahalduntzea eta inklusioa sustatzeko. Programa hauen helburua gazteen beharrak ulertzea eta haien ahotsak entzunaraztea da, komunitatearekin zubi-lana eginez.

Aniztasuna
2025/12/16

Gaurkoan, aniztasunaren gaia izango dugu hizpide: zer ulertzen dugun aniztasunaren bidez, nola eragiten duen gure eguneroko bizitzan, eta gizarte bidezko eta inklusiboago bat eraikitzeko zer egin dezakegun. Gero eta anitzagoa den gizarte batean bizi gara, non jatorri, hizkun

Bizikidetza
2025/12/16

Gaurkoan, elkarbizitzaren gaia izango dugu ardatz: zer esan nahi duen benetan elkarbizitzak, zein erronkari egin behar diogun aurre, eta nola lan egin dezakegun gizarte kohesionatu eta bidezkoago bat lortzeko.

.2..