Aniztasuna

Aitor Errazkin 2025eko abenduaren 16a

Gaurkoan, aniztasunaren gaia izango dugu hizpide: zer ulertzen dugun aniztasunaren bidez, nola eragiten duen gure eguneroko bizitzan, eta gizarte bidezko eta inklusiboago bat eraikitzeko zer egin dezakegun. Gero eta anitzagoa den gizarte batean bizi gara, non jatorri, hizkun

Gero eta anitzagoa den gizarte batean bizi gara, non jatorri, hizkuntza, erlijio eta kultura ezberdinetako pertsonak elkarrekin bizi eta lan egiten duten. Baina, horrekin batera, erronka berriak sortzen dira: nola bermatu eskubide-berdintasuna? Nola ekidin diskriminazioa eta aurreiritziak? Eta, batez ere, nola bihurtu aniztasuna benetako aberastasun? Galdera horiei erantzuna bilatzen saiatuko gara gaurko saioan, eta horretarako, berriz ere gurekin dugu Gerard Carrere, Errenteriako SOS Arrazakeria elkarteko kidea. SOS Arrazakeriak Gipuzkoan aniztasuna sustatzeko lantzen dituen proiektuak ezagutuko ditugu, eta elkartearen ikuspegitik, aniztasunak dakartzan erronka eta aukerak aztertuko ditugu