Enbata gaztetxean elkartu ginen. Urduri baina pozik aldi berean. Poliki-poliki hurbildu zen jendea eta hitza hartzen hasi ziren banaka. Iragana hizpide, zauriak eta ikasitakoak azaleratuz. Erantzunik gabeko galdera ugari ezagutu dute egunerokoan, batzuentzat oraindik ere egoerak bere horretan segitzen du. Gurasoa erbestean. Oraindik ere "dena ezin" dela kontatu azpimarratzen dute askok. Alaba eta seme ugari dago Euskal Herrian egoera berdinetik pasatakoak. Kolektibo baten bizipenak kontatzen ditu laukote honek. Transmisioa egiteko prest agertu dira, egiten ari dira jada. Antxeta Irraiak antolaturiko hitzordua izan zen, azken bi urteetan garatu dugun Alabak egitasmoarekin segitzeko. Bi edizioetako lekukotasun ugari dituzue entzungai, eta baita mahain ingurua ere osorik.