Hotz Planaren baitan Hendaian abenduaren 1etik goiti martxan jarriko duten dispositoa koordinatzeko Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zerbitzua, Gurutze Gorria, Txoko elkartea eta Atherbea egiturak elkarlanean ari dira. Hendaian, modu iraunkorrean bizi diren 30-35 pertsona identifikatuak dituzte. Halere, urtaroaren arabera, gorabehera handiak eman ohi dira, uda eta neguko eguraldiak bultzatuta, eta mugako herria dela aintzat hartuta.
Muturreko hotzak edo eguraldi larritasunaren arabera, pertsona hauek, Hendaiako Intzura industriagunean, lekueder karrikan (Gurutze Gorriaren ondoan) dagoen aterbetzean gaua pasatzeko aukera dute. Azpiegitura honek 12 ohe eskeintzen ditu. 8 ohe mutilentzako eta 4 emakumeentzako.
Gainera, aterpetxe bakarra da Ipar Euskal Herrian txakurrak ere instalazioaren barruan gaua pasatzeko aukera eskeintzen duena. Aurtengo dispositiboaren inguruko xehetasunak bildu ditugu, Txomin Elizondo Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zerbitzuko (GEUZ) zuzendariarekin hitzegin dugu.