Bideoak

Abenduaren 1ean aktibatuko da Hendaiako 'Hotz Plana'

Aimar Lopez 2023ko aza. 22a, 12:40

Etxegabeentzako 'Ekintza Plan Indartua'ren karietara, Hendaiako herriko etxea aterbetze dispositiboa antolatzen ari da. “Hotz plana” edo neguko dispositiboa abenduaren 1ean aktibatu eta martxoaren 31ra arte zabalduko dute, identifikatuak dituzten kalegorri egoeran dauden 30 bat pertsona finkoak laguntzeko eginahaletan ariko dira herriko hainbat eragile.