Recila-Birziklatu

Itsas hondakinen erronka bere egin dute San Bixente eskolako ikasleek

Aimar Lopez 2024ko mai. 31a, 11:52

"Hilabete Bat, Bilketa Bat" ekimena burutu du aurten Recicla-Birziklatu elkarteak Hendaiako San Bixente eskolako 3 eta 11 urte bitarteko ikasleekin. Hilero Hendaiako hondartza txikian garbiketak egin dituzte auzolanean. Bildutako hondakinekin 5 mural artistiko sortu dituzte, eta Ficobako Bioterra azokan aurkeztuko dituzte jendartea itsas hondakinen arazoaz sentsibilizatzeko.