Bideoak

Ekainaren 17an aginte makila hartu zuenean esandakoekin “koherentea” izan direla uste du gobernatzeko eran

Aimar Lopez 2023ko ira. 21a, 11:56

28 urtez EAJk zuzendutako Hondarribiko Udala Abotsanitzek kudeatzen du orain hiru hilabete. Igor Enparan Aranetak ekainaren 17an aginte makila hartu zuenean esandakoekin “koherentea” izan direla uste du gobernatzeko eran. Eta behin sartzea eginda dutela, orain “gardentasuna” eta “partaidetza” giltzarri duen Gobernu Plana lantzen ari dira.