Gipuzkoako baserritarrekin pentsatuz laborantzarako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko hitzorduak antolatzen ditu hainbat herritan. Ibilgailu hauek ITV zentroetara hurbiltzeko suposatzen duen zailtasuna aintza hartuta, Hondarribian azaroaren 14an Jostaldi pilotalekuan antolatu dute froga egiteko aukera. Interesa duen orok aldez aurretik Irungo ITV zentroan hitzordua eskatu beharko du, azterketa Jostaldin egingo bada ere, hilaren 14an 8:30etik 14:00era.
Hitzordua eskatzeko 943626300 zenbakira deitu behar da.