‘Tokiko elikadura sistemak: zer dira eta nola eragin Baztan-Bidasoan’ urriaren 3an Donezteben

Lizar Elexpuru ira 29 Bera   Bortziriak

Tokiko erakunde, eragile eta norbanakoei zuzendutako jardunaldiak eskainiko dituzte larunbata honetan Donezteben. Elikadura burujabetzarantz bideratutako pausoak partekatuko dituzte solasaldien bidez. Izen emateko epea irekia da urriaren 1a bitarte. 

sagarrek
Oihana Rekalde: «Sagarrondoen lore ederrak izango dira Sagarfestan protagonista, baina natura zaintzen ikastea eta kultura uztartu nahi ditugu»

Koldo Nausia api 29 Irun

Irungo Sagarrek proiektuaren Olaberria eta Meakako sagasti nagusien inaugurazioa egin ondoren, Oihana Rekaldek Sagarfest kultura-topaketaren lehen edizioa antolatu du. Sagarrak ekologikoan ekoizten ditu sagardotarako, eta sagarrondoen ziklo naturala ezagutzara ematearekin batera, Irungo nekazal lurrak babesteko beharraz sentsibilizatu nahi du. Maiatzaren 10ean goizeko 10:00etan Meakan garbiketa auzolanean egiteko deialdi batekin hasiko dute eguna, eta ondoren, egun osoko festa antolatu du Borda-Txiki tabernaren atzealdean dituen sagastietan.