Behemendi landa garapenerako elkarteak duela bizpahiru urte abian jarritako nekazaritza ibilgailuen IAT-ITV azterketa teknikoa pasatzeko deialdia luzatu die Hondarribiko baserritarrei azaroaren 14an. Garai batean teknikariek etxez-etxe eskaintzen zuten zerbitzua ez dute gehiago eskaintzen. Eta Irungo Zaisan dagoen IAT-ITV zentrora traktore zein "gurpil gainean dabilen nekazaritza ibilgailu ororekin" bertara hurbiltzeko zailtasunen aurrean, Gipuzkoako beste zenbait eskualdetan aspaldi martxan duten sistema plantan eman du Behemendi landa garapenerako elkarteak.
Hala, Gipuzkoako baserritarrekin pentsatuz laborantzarako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko hitzorduak antolatzen ditu eskualdeka. Eta Hondarribian, azaroaren 14an Jostaldi pilotalekuan antolatu dute froga egiteko aukera. Interesa duen orok aldez aurretik Irungo ITV zentroan hitzordua eskatu beharko du. Baina gero azterketa Jostaldin egin beharko du hurrengo asteartean 8:30etik 14:00era. Hitzordua eskatzeko 943626300 zenbakira deitu behar da.
Mikel Zendoya, Behemendi landa garapenerako elkarteko ordezkariak eman dizkigu xehetasun gehiago, baserritarren bizimodua errazte aldera proposatutako ekimenaz, bestela nekeza izango zen haientzat legeak agindutako azterketa teknikoa pasatzea.