‘Treba Gurasoak’ programaren azken saioa proposatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hondarribiko Udalak Kultur Etxean. Gazteria arlotik bultzatuta, haurren eta nerabeen bizi kalitatea hobetzeko eta gurasoen hezkuntza gaitasunak trebatzeko helburua du programak, betiere gurasotasun positibotik eta prebentzioa landuz.
Bihar 17:30etan Kultur Etxean, Donna Apellaniz adituak hitzaldia emango du, zehazki, “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioa” izenekoa.
Pandemia ondotik gazteen artean %67 batean emendatu dira osasun mental eta emozionalak gazte eta nerabeen artean. Eta horri, eta gurasoen beharrei erantzuteko helburuarekin martxan jarri zuten programa Goizane Alvarezek, Gazteria diputatuak azaldu digunez.
Iaz sekulako arrakasta izan du Gipuzkoan. Gazteriako diputatuak emandako datuen arabera, 2022-2023 ikasturtean 104 hitzaldi eta tailer eman zituzten lurralde osoan. Eta aurten 200ndik gora eskaera jaso dituzte 65 udalerritan, horietatik 134 baieztatuak dituzte.
Hondarribiko saioa dohainik da, baina gonbidapena konfirmatu behar da aldez aurretik honako helbidean.