Aranzadi zientzia elkarteak egindako bost urteko lanaren fruitua da Jaizkibel V izendaturiko harrespila edo mairubaratz hau lehengoratzea. Erromatarren garaiaren aurrekoa den monumentua edo hilerria da, duela 2000 eta 3000 urte artekoa dela kalkulatzen dute, eta hildako bati omenez egindakoa dela jakina da. Badakite ere, inguruan halako beste batzuk badirela, lurraren mugimenduek lurperatua. Manu Ceberio izan da Aranzadi elkartearen izenean indusketa zuzendu duen arkeologoa, eta Ortzi Alonso Hondarribiko kultur zinegotziarekin batera egin dute aurkezpena.
Jaizkibeleko Paradoretik hurbil, dorreen ibilbidean kokatzen da harrespila hau. Santiagoko bide betean, autokarabana ugarik gaua pasatzen duten ingurune batean, halako aurkikuntza historikoak laguntzea eta Jaizkibel babestea eskutik joan behar direla aipatu du Ortzi Alonsok.
Hain zuzen ere, mairubaratza hau ez da inguruko bakarra. Hilerri funtzioa izanki, honen ondoan gehiago ere bazirela badakite Aranzadikoek, eta hurrengo pausoa horiek ere lurpetik agertaraztea nahi lukete