Ez da aurreneko aldia Hondarribiko PSE udal taldeak Mendelun eta Minasoroetan azken bi urteetan pairatu dituzten uholdeei aurre egiteko, berehalako neurriak eskatzen dituela. Eta bereziki Mendelun 2023ko abuztuan, urrian eta irailan bezala, joan den otsailan eta martxoan ere gertaturiko uholdeen ondotik, oraingo honetan Udalak prebentzio neurriak hartu dituela aintzat hartzen dute sozialistek. Baina bide bazterretan lur zakuak jartzeaz gain, Letxunborro errekaren bazterretan behar den lekuetan lurra igo beharra dagoelako dago Iosu Alvarez ziengotzi sozialista.
«Datozen urteetako erronkarik handiena hau izango da», aitortzen du, «eta hasi behar dugu bizitzen errealitate berria onartuz, itsas-maila 20 zentimetro altuago datorrela». Zentzu honetan, Iosu Alvarez egoeraren diagnostiko bat exijitu zion Udalari joan den urtean, eta HAPOak itsasoaren maila eta honek izan dezakeen eragina kontuan har dezala. Hondarribko Udalak Azterketa Hidrologikoa enkargatu eta emaitzen berri eman zien Mendeluko bizilagunei joan den ekainean, epe labur, ertain eta luzera har daitezkeen neurriak planteatuz. Estitxu Urtizberea alkateordeak eman zituen epe laburrera aterabide posibleen berri, baita 2.045 eta 2.100 urteei begirako aurreikuspen kezkagarriak direla argitu ere.
Hala eta guztiz ere, azken marea bizietan, Letxunborro errekak gainezka egin du berriz ere, auzoko baratzeak eta bideak hunkituz. Honen aurrean, udal talde sozialistak herritarrei eragiten zaizkien kalteak sahiesteko balio duten neurriak plantan ematea exijitu du. «Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, Udalaren plan bat premiazkoa da, eta konponbide bat emateko zein neurri zehatzak hartuko diren argitu behar da», adierazi dute.