Jai Nagusietan hiribusaren zerbitzua indartu nahi du EAJk, eta horretarako ordutegia luzatzeko proposamena egin dio udalari. Irailaren 4tik 11ra zerbitzua luzatzea proposatu dute jeltzaleek, «gaueko ordutegia ere eskainiz eta eskaeraren araberako geldialdiak egiteko aukera aztertuz»
Jaiak irailaren 7an hasiko badira ere, 4tik aurrera hainbat ekitaldi izango dira herrian, eta beraz hortik dator aurreratzeko proposamena. Jeltzaleek diotenez, «jaietako jarduera eta ekitaldiak gaueko ordutegian egiten diren egunetan garraio publikoaren aukerak zabaltzeak joan-etorriak erraztu eta etxerako itzulera erosoagoa eta seguruagoa izan dadin lagundu dezake, ibilgailu pribatuaren alternatiba ere eskainiz».