Merkal Calzadoseko langileek greba mugagabea hasi dute lau hilabeteko mobilizazioen ondotik

Antxeta Irratia 2024ko uzt. 16a, 09:25

Gipuzkoako Merkal Calzados enpresako 50 langileek iaz hasitako lan gatazka honetan elkarretaratzeak, antzerkiak, sinadura bilketak, kotxe karabanak, eta maiatzaz geroztik ostiralero eta larunbatero greba egin dute. ELA sindikatuaren arabera, enpresarekin hainbat bilera burutu ondoren, negoziaketek ez dute aurrera egiten.

Joan den ekainaren 8an Irungo Txingudi merkatal-zentroko Merkal Calzados enpresako langileek "Prekarietatearen Bingoa" antzeztu zuten, euren egoera salatzeko. Negoziaketarik gabe hiru hilabete grebari eutsi eta gero. Bost aste iragan dira, eta lan gatazkak bere horretan jarraitzen duenez, greba mugagabera joatzea erabaki dutela jakinarazi du ELA sindikatuak. Lan Hitzarmen berria negoziatzeko enpresak jartzen ari dizkien oztopak irudikatzeko "prekarietatearen bingoa" Donostiako San Martin merkatal zentrora eramango dute uztailaren 17an 11:30ean.

Gipuzkoako Merkal Calzados enpresak 50 langile ditu, eta negoziazioa blokeatuta dago une honetan. Joan den urtean hitzarmen propioa negoziatzeko urratsak ematen hasi ziren, ikusirik hitzarmen sektoriala 2009tik berritu gabe dagoela eta haien akordio propioaren indarraldia 2019an bukatu zela.

Azken lau hilabeteotan mobilizazio ezberdinak burutu dituzte, elkarretaratzeak, antzerkiak, sinadura bilketak, kotxe karabanak, eta greba mugimenduak. Izan ere, maiatzan ostiralero eta larunbatero greba egiten hasi ziren Irungo saltokian. Antzinatasun handiko langileak dira gehienak, 10, 20 eta 30 urtekoak, eta urteetako lana aintzat hartzea eskatzen dute. Baita kontziliaziorako neurriak ere. Izan ere, urteko larunbat guztietan lan egin behar dute, eta urtean libre hartzeko dituzten lau larunbatak ezin dituzte askatasunez aukeratu.