Auzitegi Nazionalak joan den maiatzean ebatzi zuen 2001ean Guardia Zibilak elektrodoak jarri eta torturatu zuela Iratxe Sorzabal. Eta euskal preso irundarra absolbitu eta torturak frogatutzat jo dituenez, epai hau «historikotzat» jo zuten orduan Egiari Zor Fundazioak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak, sistema judizialeko hutsuneak ere agerian utzita.
1995ean Irunen lehergailu bat jarrita egindako atentatu bat egotzita, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal irundarra absolbitu egin zuen, bere burua autoinkulpatu zezan Guardia Zibilak elektrodoak jarri eta torturatu zuela aitortuta. «Tratu txarrak» epai batean hitz horiekin aitortzen diren lehen aldia izan zen, eta historikotzat jo zuen ere Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak taldeak. Baina epailearen erabakia «proba fisiko eta psikologikoak argiak zirenez eskandalagarria zelako» izan dela gogoratu dute. Epaiak dio 2001ean Sorzabalek gutun baten bidez egin zuen autoinkulpazioa «tratu txarren ondorioa» izan zela, eta, beraz, «zuzenbideari begira baliogabea» dela bere burua erruduntzat jo izana.