Isuri Apaleko Eremuari buruzko informazio bulegoak 275 kontsulta jaso zituen udan

Antxeta Irratia

Uztailaren 6tik irailaren 30era bitartean Irungo Udalak Txanaleta plazan ezarritako ZBEri buruzko informazio orokorra ezagutzara eman, eta herritarren zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko bulegotik pasatu diren herritarren %58a 3( eta 65 urte bitartekoa izan da. Erakusketa publikoaren epea amaituta, Heldu den azaroan udal ordenantza behin betiko onartzeko urratsa egingo du udalak. 

Herritarren kontsulta ohikoenak IGE/ZBEri buruzko informazio orokorra ezagutzean oinarritu dira, eta, ondoren, eremuaren aplikazio-eremua, garajeetarako sarbidea eta ibilgailuaren ingurumen-bereizgarriaren identifikazioa

Txanaleta plazan kokatutako Isuri Gutxiko Eremuari (IGE/ZBE) buruzko informazio puntuak 275 kontsulta jaso ditu guztira uztailaren 6tik irailaren 30era. Udalak aditzera eman duenez, hiru hilabete horietan zehar kontsultak edo zalantzak jasoz ZBEren etorkizuneko ezarpenaren eta haren ordenantzaren hasierako onarpenaren inguruan. Eta herritarren kontsulta ohikoenak, ZBEri buruzko informazio orokorrari buruzkoak izan dira. Honako kontsulta hauek egin dira batik bat: eremuaren aplikazio-eremua, garajeetarako sarbidea, ibilgailuaren ingurumen-bereizgarriaren identifikazioa eta etiketa bakoitzak dituen inplikazioak.

Informatzera bertaratu diren herritarren profilari dagokionez, %68 gizonezkoa izan da, eta %73 Irunen erroldatutakoak. Bestalde, 36 eta 65 urte bitarteko pertsonak dira interes gehien erakutsi dutenak, kontsulta guztien %58. Haatik, 65 urtetik gorakoek ere interes handia agertu dute, ororen %38. 

Irungo Udalak argitu duenez, IGE/ZBE eremuari buruzko erakusketa publikoaren epea amaituta, datorren azaroko udal osoko bilkuran udal ordenantza behin betiko onartzeko helburua dute. Gogoratu beharra dago, Irungo Isuri Gutxiko Eremuaren (IGE) udal ordenantzak hasierako onespena jaso zuela joan den maiatzeko udalbatzan, eta bere izapidetze administratiboan hurrengo urratsa emateko, herritarrek, enpresek, elkarteek eta bestelako interesdunek dokumentazioa eskuratu, kontsultak egin eta alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkezteko aukera eman zutela abuztuaren 6ra arte. Aipatutako kontsultarako informazio publikoaren urratsa behin amaituta, udal ordenantza onartzera eramango dute orain. 

Gogoan hartu behar da, 2030 urterako Irungo erdiguneko zirkulazioa %20 eta isuriak %25 batean apaltzeko helburua duen araudia izango dela indarrean ezarriko dutena. Irungo Isuri Gutxiko Eremuaren barruan dauden 1.540 establezimenduen jarduera ekonomikoan eragingo du batetik, eta bestetik, eremu barruan irundarren %22,4 bizi dela (14.000 pertsona orotara) zuzenean hunkitutako hiritarrak, zein gainerako guztiak informatzeko premia zegoela nabarmendu du udalak.

Dena den, udal ordenantza garatzeko urteotan hunkitutako kolektiboekin egindako partaidetza saioen emaitza dela defendatzen du Irungo Udalak. Izan ere, 2028 urtean indarrean sartuko diren lehen debekuekin batera, araudia progresiboki aplikatu bada ere, 30 salbuespen aurreikusten ditu. Eta partaidetza saioetan jasotako kasu eta adibideen %75a jaso ditu udal ordenantzak.