Babacar Welleren gorpua Senegalera eraman nahi dute, eta horretarako Bidasoko komunitate senegaldarrak laguntza eskatu du. Welleren gorpua Senegalera aberriratzeko ez ezik, ehorzketa gastuak estaltzeko laguntza ekonomikoa bilatzen dute. Eta argitu dutenez, haren senideei hasierako gastuekin laguntzeko ere donazioak onartuko dituzte. «Ekarpen bakoitza, txikia izanda ere, gizatasun eta laguntza keinu bat» dela azpimarratu dute ekimenaren deitzaileek, eta pertsona, elkarte eta kolektibo guztiak gonbidatzen dituzte ekimen solidario honekin bat egitera.
Senegaldar komunitateak aditzera eman du, laguntza guztiak azaldutako helburuentzako izango direla bermatuko dutela. Hartara, laguntza eman nahi duenak edota informazio gehiago behar duen orok reinaseck@gmail.com helbidera idatzi edo 747 435 121 telefonora deitu dezake.
Argitu dutenez, diru dohaintzak egiteko honako kontu korrontean eta datuak emanez egin behar dira:
Kontu korrontea: ES21 3035 0059 8905 9011 8129
Kontuko titularra: ASOCIACION SOCIAL DE SENEGALESES DE GIPUZKOA SENEGALGI
Dohaintzaren kontzeptua: Babacar Welle