Urtero bezala, azaroaren 1ean Talaia bidean barrena oinez (9:00etan) edo korrika (11:00etan), ala Kirol Kaiaren bueltan (12:30ean) familientzako ibilbide laburra eginez bat egiteko azken deia luzatu dute antolatzaileek. Beñat Elzo zenaren omenez, haren izena daraman ekimenean 1.139 lagunek izena eman dute dagoeneko. Urriaren ")an itxiko dute epea, baina antolatzaileek argitu dutenez, Kirol Kaian bertan igandean egin dezakete despistatuek.
Maitena Elzok jasotako babesarengatik eskerrak eman nahi izan du antolatzaile taldearen izenean gaur egindako aurkezpenean. Eta argitu duenez, dortsalak eta kamiseta jasotzeko urriaren 31n 10:00etatik 14:00etara, eta lasterketa egunean 9:00etatik 10:00etara jaso ahal izango dira.
Oinez, korrika edota familientzako ibilbidea eginez, Elzoren senide eta lagunek Sportmundiren laguntzarekin antolatzen duten lasterketak urtero gaixotasun arraro baten ikerketa edota hunkitutako gaixoen senideei babesa emateko helburua izan du. Eta ekarpen garrantzitsua egiten dute orain artean. Azken edizioetan, adibidez, 20.924 euro bildu ahal izan zituzten ADELES elkartearen alde. Eta 2023an 15.649 euro bideratu ahal izan zituzten Angelman Sindromearen elkartea laguntzeko. Iazkoan, guraso batzuk sortutako desgaitasun intelektuala eragiten duen izen bereko sindrome genetikoaren ATR-X elkartea laguntzera bideratu zituzten irabaziak, eta 1.500 parte-hartzaile bildu zituen.
Aurten ere Beñat Elzo Mendi Lasterketa antolatuko dute azaroaren 1ean. Antolatzaileek argitu dutenez, betiko moduan, mendiko lasterketa, familien lasterketa eta oinezko martxa burutuko dira, eta aurten jasotzen den dirua Mindara elkartearentzat izango da. Irati Amunarriz, elkarteko Gizakide proiektuaren koordinatzaileak gogoratu du Hondarribiko Udalak ere laguntzen dituela.
Izan ere, joan den udan taxi zerbitzua antolatu zuten dibertsitate funtzionala duten haurrentzat Errenteriko udalekuetara eramateko. Elkartea Errenteriako bada ere, inguruko eskualdeetako haur eta gazteak ere hartzen baititu bere baitan kirola zein aisialdia bermatuz. Jarduera fisiko inklusiboaren sustapena eta garapena, kirol egokitua eta pertsona guztien aisialdia bermatzeko helburu duen elkartea.
Lasterketarako izen-ematea zabalik dago jada www.kirolprobak.com weborrian, eta familia lasterketa eta mendi martxarako izen-ematea ere, Kofradiaren dendan (San Pedro eta Zuloaga kaleen artean) egin daiteke. Korrikalarien dortsala 22 eurotara igo dute aurten, eta gainerakoak berdin mantentzen dira. Hau da 5-10 euro artean famili-lasterketarako, eta mendi ibilaldiaren kasuan 15 eurotan.