Irratia

Nafartar

Lizar Elexpururen eskutik, artista nafar baten ezagutza egiten dugu NafARTar podcastaren atal bakoitzean. Haien unibertsora hurbilduz, zergatik, nola eta nondik sortzen duten deskubritzen dugu elkarrizketaren harian, musika lagun.
-- Lizar Elexpuru --
13 atal entzuteko
NafARTar - Amaia Elizagoien
2026/01/12

Euskaltzale apasionatu gisa aurkeztu du bere izatea Amaia Elizagoienek. Euskal kulturaren transmisioan parte hartu eta bihotz gehienetara heltzea da bere helburuetako bat. Lan honetan ipuina eta kontaketa izan ditu helduleku. Elkarrizketa honen bidez Amaiak munduarekiko daukan begirada zertxobait ezagutu dugu. 

https://ipuinkontalaria.eus/

 

NafARTar - Uxuri Etxegia
2025/12/12

Uxuri Etxegia antzerkilari eta artista sunbildarrarekin izan dugu gaurkoan tertulia. Antzerkiarekin lotutako kontuak izan ditugu hizpide bertzeak bertze. Mugak, aukerak, ikasketak, saiakerak…Hau guztia hiritik herrira bueltatzearen bizi esperientziarekin lotu dugu.

NafARTar - Julia Artieda Vila
2025/12/10

Barne diseinuaz, ilustrazioaz, altzarigintzaz, zurgintzaz eta bertze hainbertze bitxikeriz aritu gara Julia Artieda Vilarekin. Esparru guzti huen gakoak azaldu dizkigu beratarrak: barne diseinuko joera garaikideak, koloreen erabilera on baten aholkuak, bezeroekin harremantzeko moduak edo originaltasuna mantentzeko gorabeherak. 

Sareak: https://www.instagram.com/kiribil_/?hl=es

NafARTar - Ane Matxikote
2025/11/14

Ttikitan amatxiengandik eta naturaz inguraturik jaso zuen Ane Matxikotek sorkuntzarekiko grina. Gaur egun ere transmisio hau mantendu du. Bere lanean, naturaren, baserri inguruaren eta familiaren karga handia sumatu dezakegu.

https://www.instagram.com/ane.matx/?hl=es

 

NafARTar - Nerea de Diego
2025/11/07

Nerea de Diego iruindarrarekin Arte Garaikidea ulertzeko pausua eman dugu. Bere ibilbidean sortutako obrak oroituz, Ama Birjinaren iruditegi erlijioso herrikoi batekin egin dugu topo.

Irudia: No sacred place/ Objetos portátiles. Nerea de Diego. 2013

NafARTar - Maddi
2025/11/03

Gitarra eta biolinaren bitartez sartu zen  Maddi musikaren unibertsoan. Hari-instrumentu hauek lagun izanik sortu zituen lehen abestiak eta prozesu luze baten ostean, Amaitasuna diskan entzun ahal izan genituen. Laguntasuna, maitasunaren amaiera, eta heriotzaren inguruan hausnartu zuen batik bat. Horrela, Maddiren ideia, bizipen eta ikasketez aritu gara solasean, diskak urte bat bete duen honetan.

https://www.youtube.com/watch?v=NzdgHipbz-o&list=OLAK5uy_naGSa1x7magcFKOTgzxG_b28sqcE42MhI

 

 

NafARTar - Jone Taberna
2025/10/24

Ideia edo emozio aunitz dagoen testuingurua irudi batean sartzeak badu zerbait alkimikoa Jone Tabernarentzat. Intentzio bat jartzen dio sormenari, ordago bat botaz misterioari, magiarekin jolasean. Bitxigintza eta ilustrazioaren bitartez sortzen du berak halako intentzio bat. Hala ere, ilustrazioa da bere lengoaia naturala. 

Gaurko emanaldian Joneren unibertsoa ezagutu dugu, bere obra beti dagoelako irekia, publikoak sorkuntza ariketa bat egin dezan, artea kolektibotasunean bizitzeko.

https://www.instagram.com/jonetaberna/?hl=es

 

NafARTar - Maddi Irazoki
2025/10/17

Artea herritik eta herriarentzat sortzen den zerbait dela dio Irazokik. Sorkuntzak hartzen ahal duen formak ez du kezkatzen, zentzu eta espazio guztiekin bizitzen duelako berak. Adibidez, sukaldean.

Kozinatzea norbera eta norbait maitatzearen keinua den moduan, artea ere halakoxea da. Dena gertatzen ahal da momentu hortan. Maddik erabakitzen baitu zer eta nondik begiratu, zerri garrantzia eman. 

NafARTar - Maider Aizpurua
2025/10/10

Maider Aizpuruarekin musika klasikoaren bitxikeriak ezagutu ditugu. Biolinaren sorrera, Mozarten bizipenak, Shostakovitchen konposizioa eta irlandar musika herrikoia izan ditugu hizpide bertzeak bertze. Oiasso Kameratako partaidea da Maider eta 20 urte inguru daramatza Berako Musika Eskolan biolina erakusten.

NafARTar - Asier Gogortza
2025/10/03

Irudigileen lana hausnartzea dela dio Asier Gogortzak, irudiari buruz eta begiradari buruz pentsatzea. Abiadura geldiezinean  gure momentu kuttunenak erretratatzeko aukera daukagu gaur egun, baina Gogortzak mundua pentsatzen du irudiaren bitartez. Berak dio irudia lengoaia bat dela, aunitz aldatzen ari dena, gizartearkin batera. Aldaketa honetan ez du konponbidea bilatzen, baizik eta lengoaiak eskaintzen dion buruhaustea.

http://asiergogortza.net/

 

 

NafARTar - Maiane Sanchez
2025/09/26

2025 hontan Maiane Sanchezek Adour Bidasoa margo lehiaketan artista gaztearen saria irabazi du (Ezkutaketan) eta Le Printemps de Ducontenia margo lehiaketan lehen saria. Maianeren obra hobeto ezagutzeko aukera izan dugu solasaldi honetan. 

Instagram: https://www.instagram.com/maiane.sp/?hl=es

 

NafARTar - June Azpiroz
2025/09/19

June Azpiroz igantziar ilustratzaile autodidakta dugu. Maitasunak, laguntasunak eta eguneroko detaile ttikiek inspiratzen dute June. Hezkuntza sistemaz, jamaikar musikaz edo animazioaz egin dugu hausnarketa. 

Instagram: https://www.instagram.com/kekono_/?hl=es

 

NafARTar - Iraia Gillenea
2025/09/17

Iraia Gillenea beratarrak ttikitatik izan du lotura arte disziplina aunitzekin. Argazkilaritza ikasketak bukatuta, gaur egun buru-belarri dabil arlo artistiko hau jorratzen. Txoko ezezagunek, naturak, itsasoak, mendiak edo laguntasunak osatzen dute Iraiaren iruditegia.

Instagram: https://www.instagram.com/luleargazkiak/?hl=es

 

 

.2..