Ezohikoa izanagatik ere, Unai Amianori harrera egiteko ohitura hartzen ari dira Irungo udaletxean

22 urte bete berri dituela, B Seriea txiki geratu zaio pilotari irundarrari. 2025eko irailaren 19an profesionaletan estreinekoa egin zuenetik, hiru final jokatu ditu eta bi irabazi. Joan den maiatzean Buruz Buruko finala Labriten irabazi ondoren, joan den asteburuan 4 t'erdiko txapela jantzi zuen Urantzu pilotalekuan Zubizarretari 18-22 irabazita. Denboraldi berrian goi mailan ariko da Euskal Herriko onenekin lehian. 

Unai Amiano pilotari irundarrari harrera egin diote gaur Irungo udaletxean. Irunen ezohikoa izanagatik ere, bigarren aldia da hilabete gutxiren buruan. Izan ere, joan den maiatzean Buruz Buruko txapela jantzi ondoren ere harrera egin zioten. Oraingo honetan, joan den asteburuan 4 t'erdiko txapela  Urantzu pilotalekuan jantzi ondoren izan da, Zubizarretari 18-22 irabazita. Horrenbestez, denboraldi berrian goi mailan ariko da Euskal Herriko onenekin lehian. 

Izan ere, 22 urte bete berri dituela, urtebetean B Seriea txiki geratu zaio pilotari irundarrari. 2025eko irailaren 19an profesionaletan estreinekoa egin zuenetik, hiru final jokatu ditu eta bi irabazi. Bere ezker kolpea azkar egin da ezaguna profesionaletan. Joan den irailaren 19an Uranzu frontoian B Serietan debuta egin, eta Baiko enpresaren eskutik profesional bilakatu eta 2025eko azaroaren 8an 4 ½ B Seriearen finala etxean jokatuko eta galdu zuen, baina bigarrenean ailegatu zitzioan bere ibilbide profesionaleko lehen txapela Buruz Burukoan. Eta hirugarren finalean ere jantzi du txapela. 

Atzetik dator Amianoren ibilbide azkarra. Izan ere, amateurretan, 2025ean Biharko Izarrak txapelketan gailendu zen irundarra, baita Espainiako Txapelketan, Errege Kopan eta Lezamako Torneoan ere. Eta 2025eko abuztuaren 28an, Zumaiako Dinastia Etxabe txapelketan irabazi eta gero egin zuen debuta profesionaletan. Ibilbide oparoa egin du, eta gaur Irungo udal ordezkariek egin dioten harreran aitortu duenez, «udaletxean egotea gauzak ongi egitearen seinale da». Heldu den denboraldira begira, goi mailan onenekin lehiatzea gogorra izango dela dio, baina lanean jarraitzeko prest dago Irunen pilota zaletasuna berpiztu duen kirolari gaztea.