Gaur Txingudiko Plan Zuzentzailearen Jarraipen Batzordea bildu da Plaiaundiko Txingudi Ekoetxean. Bertan, Espainiako Estatuko Kostaldeko Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Ura Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketarako ordezkariak, eta Hondarribiko zein Irungo udal ordezkariek parte hartu dute. Eta Igor Enparan Hondarribiko alkateak aditzera eman duenez, «Txingudiko plangintza nahi baino garapen motelagoa izaten ari da eta, azken azterketen arabera, klima aldaketaren ondorioak uste baino azkarrago doazela baieztatu digute».
Horren arabera, etorkizunera begirako ingurumen aldaketen «inpaktua aurreikusten zena baino okerragoa» izango dela ikusita, administrazio guztiak behar dena jartzeko konpromisoak hartzera behartzen dituela uste du alkateak. Alde horretatik, epe luzerako neurriak ez ezik, epe laburreko zenbait ekintza zehatzetarako laguntza eskatu die gainerako administrazioei Hondarribiko Udalak.
Gaur Txingudiko Plan Zuzentzailearen Jarraipen Batzordea bildu da Plaiaundiko Txingudi Ekoetxean. Bertan, Espainiako Estatuko Kostaldeko Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Ura Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketarako ordezkariak, eta Hondarribiko zein Irungo udal ordezkariek parte hartu dute. Eta Igor Enparan Hondarribiko alkateak aditzera eman duenez, «Txingudiko plangintza nahi baino garapen motelagoa izaten ari da eta, azken azterketen arabera, klima aldaketaren ondorioak uste baino azkarrago doazela baieztatu digute». Horren arabera, etorkizunera begirako ingurumen aldaketen «inpaktua aurreikusten zena baino okerragoa» izango dela ikusita, administrazio guztiak behar dena jartzeko konpromisoak hartzera behartzen dituela uste du alkateak. Alde horretatik, epe luzerako neurriak ez ezik, epe laburreko zenbait ekintza zehatzetarako laguntza eskatu die gainerako administrazioei Hondarribiko Udalak.
Mendelun neurriak hartzeko premia
Enparanek argitu duenez, zehazki Mendelu auzoan uholde-arrisku mailak duen eragina «pertsonen bizitzan eragin ditzakeela ikusita, neurri urgenteak hartu beharretan gaude». Eta udalak eskaera luzatu die bileran bertan bildutako administrazioei lehenbailehen esku-hartu ahal izateko lagundu dezatela. Izan ere, udalak berak 2024an eskatutako Azterketa Hidrografikoaren diagnostikoa jaso zutenetik ari dira prebentzio eta egokitzapen lanak egin nahian. Eta Hondarribiko Udala gainerako administrazioekin aspaldi dabil lanean herriko hainbat eremuk pairatzen duten uholde-arrisku mailari neurria hartu nahian.
Ohikoa bilakatu da Mendelun, Letxunborro errekastoak gainezka egin eta baratzeak urpetzea.
Aipatutako azterketaren emaitzen arabera, Hondarribiak itsasoa du alde batetik, baina padura bestetik. Eta Mendelu, Kosta, Alameda eta Minasoroeta edota Portua auzoa ere hunkitua izan daiteke etorkizun batean. Baina Mendeluk du neurriak hartzeko premiarik gorriena une honetan. Auzo honetan aurreikusitako hiru eszenatokiak ez baitira lasaitua hartzeko modukoak. Gaur egungo egoera, 2045 eta 2100 urtera begirako aurreikuspenak egin dituzte adituek. Eta horren arabera, Mendelun itsas-marea altuenetan metro bateko inundagarritasuna eman daiteke auzoko zenbait eremutan. 2045 urterako, aldiz, 1,50 metroko uholdegarritasunaz hitz egiten ari gara, eta 2100 urterako beste bi aukera aurreikusten dituzte, baina edozein kasutan ere, 2 metro arte igo daiteke uraren maila marea bizienetan.
Mendelun esku-hartzeko beharrari erantzun nahian, Hondarribiko Udalak bertan "mota" edo muino bat sortzeko proiektua du, eta 2026ko udal aurrekontuetan dagoeneko 507.000 euro onartu dituzte diru partida onartu dute horretarako. Urbanizatua dagoen eremuaren inguruan Josu Langile eta Lauhaizeta etxebizitzak babesteko lurrezko mendixka hori egingo lukete, aldiz, Mendelu errekastoan desmuntagarriak diren konportak ezarri beharko lituzkete, eta egin beharreko inbertsioa udalak hartuko du bere gain. Baina Igor Enparan alkateak argi utzi du oraindik ere baimenaren esperoan daudela. «Proiektua badugu, baina baimenen zain dago udala, eta hortaz gain, Mendeluko beste eremuan, duela zenbait urte aurreikusitako beste aktuazio batzuk ere burutu beharko dira aldi baterako konponbide bat emateko».
Hain justu, auzoaren bestaldean, Letxunborro errekastoak usu gainezka egiten du, eta baratze gunea eta zenbait etxebizitza urpetzen ditu halakoetan. Auzoko bizilagunek hainbatetan eskatu dituzte aterabideak, erreka dragatu, bazterren altuera igo ala inguruetan piszina moduko prebentziorako urtegiak sortzea. Hala ere, neurriak hartzerako garaian, Ura Agentzia edo Espainiako Kostaldeko Agintaritza bezalako administrazioen oniritzia beharrezkoa izango du Udalak. Baina araudiaren arabera, Letxunborro errekastoa ezin da okupatu eta ezin dituzte elementu finkoak ezarri. Urtizbereak azaldu duenez, mendebaldean piszina moduko bat egitea da aterabidea.