Irratia

Gonekin Ero Bero

Parean kooperatiba eraldatzaile feministak ekoizturiko podcasta
11 atal entzuteko
Olatz Ovejero
2025/08/07

Ikustentzunezkoak egiteko modu ezberdinak daude, egun ditugun baliabideak ez dira, orain dela 40
urtekoak. Ikerketa abiatu du Olatzek, emakumeen parte hartzea azalarazi eta ikusgarri egiteko grinarekin. Bere lanaz, ikasketak eta ikerketa izan dugu hizpide, zergatik abiatu zuen eta bidean zer topatu duen azaltzeko aukera izan dugularik.

Musika
2025/08/07

2024 urtean euskarazko musika entzunena aztertu dugu, letrak, bideoklipetan rolak...herritar moduan
jasotzen ditugun mezuak eta iruditea begirada feministarekin egiteko ariketa xumea duzu hau.

Yurre
2025/08/07

Yurre Ugarte, gidoilaria eta idazlea da. Tolosan jaio baina Irunen bizi den emakumea idazteaz eta ariketa

 hori daukan aukera eta oztopoetaz hitz egin digu. Goenkale seriearen gidoilari moduan egon zenetik bere
nobela idaztearaino. Emakumeon ikustezinaz eta feminismoaz aritu gara, baita norberaren lana
kudeatzeko kultura eta oraindik ditugun oztopoetaz mintzatu gara, umore eta argitasunez beteriko emakumearekin.

Aitziber Eguskitza
2025/08/07

Antzerkia lanabes gisa ulertzen du zapalduaren antzerkiak. Aitziberrek bere ibilbidean teknikaren topo egin eta gehiago sakontzeko aukera izan du. Feminismotik eta dinamikak erabiliz emakumeen etxeetan gatazkak konpontzeko ariketak proposatzen ditu. Elkarrizketa honetan zertan datzan eta bere ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu.

Amesgile
2025/08/07

Amesgile argitaletxeak bere sortzailearen nahiak eta grinak kontutan hartuta ilusioz mundua eraldatzeko helburuarekin jaio zen. Haur literaturan eskaintza zabaltzeko asmoarekin euskal herrian sortu eta ekoizten diren liburak sortzen dituzte. Bere sortzailearekin egon gara, proiektu txikiek besteekin elkarlanean
egiteko aukeretaz mintzatu gara, konpromisoaz eta historioetaz.

Gonekin Ero Bero The Iiingles:
2024/11/04

Bidasoaldeak musika talde andana erditu ditu azken hamarkadetan, gizon taldeak etortzen zaizkigu
boteprontoan burura gehiengoei, horrela izan delako. Musika eta oholtza gizonak okupatu izanak ez ditu
The Iiingles taldeko kideak kikildu eta umore onez, lkarzaintza eta ekintzaz mintzatu gara beraiekin.
Errefenteak direla jakin gabe hitz egiten digute, baina neska gazteek badute gure eskualdean nora
begiratu. Irribarrez eta kritiko aritu dira bertsioak egiten duten talde hau.

Gonekin Ero Bero Oihana Xilografia
2024/10/16

Sormenak duen eraldatzeko gaitasunaz ohartzeko baliogarria izan zaigun elkarrizketa duzue hau. Oihana
Ugartek jakintzak partekatu eta konfidantzako espazio feministak sortzen ditu Xilografia teknikaren
bueltan. Arte hau nondik datorrren azaltzeaz gainera, elkar konpartitzeko espazioetaz aritu gara.

Gonekin Ero Bero Ana Kantu Feministaz
2024/10/16

“Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko”, dio esaera zaharrak, kantatzeak barneko poz eta penak
ateratzeko aukera ematen duela sinisten du Ana Sanjose Amianok eta emakumeei kantuan aritzeko aukera
ematen die Kantu feminista tailerretan. Musika eta ahotsa lanabes, elkar iraultzeko espazioa eskaintzen du
Emakume Etxeetan, eta elkarrizketa honetan kantatzera gonbidatzeaz gain egiten duen lana ezagutzeko
aukera eskaini digu.

Gonekin Ero Bero Aintzane Rinconekin
2024/10/16

Telebista aurrean jasotako irudi eta soinuek guregan zer nolako eragina duten ikertu nahi izan du
Aintzane Rinconek. Historia garaikidearen parte dira Frankismo garaiko filmak ere. Garai hartan filmen
bidez eraikitako feminitatearen ereduek badute eragina gure egungo gizarte eraldaketan ere.
Hontaz guztiaz mintzatu gara Aintzane Rincon unibertsitate irakaslearekin, lantaldean egindako ikerketa
baten arira.

Gonekin Ero Bero Iñurri elkarteaz
2024/10/16

Horren gogorra den minbizi prozesuari aurre egiteko ezinbestekoa den espazioa sortu du Iñurri elkarteak,
eta ez daude bakarrik. Elkarzaintza eta elkarjakintzak partekatzeko espazioa sortu dute, eta merezi du
ezagutzea beraien jarduna, asko diegu eta eskertzeko.
Gauzak mimoz, jakintzatik eta taldean egitearen indarra ezagutzeko podkasta da honakoa.

.2..