lanak altzaten
Esteban Agirre: «Moldaketa lanak bukatzean ikusiko dugu merezi izan duela»

Ekhiñe Zapiain 2025 ira 30 Bera

Berako Altzate karrika, herriguneko bide nagusienetako eta ezagunenetako bat dela erran genezake. Xarma berezia du, eta akaso, XVII. mendeko eraikinak izateak ematen dio duen itxura ederra. Alabaina, azpiegitura zahar eta hondatuak izatea ere eragiten dio honek, eta hala, Berako Udalak urtebetean gauzatuko diren moldaketa lanak jarriko ditu martxan hurrengo asteotan. 2025eko urritik 2026ko urrira ezhoiko egoera izanen da Altzaten. Oinezkoak ez ezik, milaka ibilgailu igarotzen dira bertatik egunero, eta arazoak sahiesteko alternatibak prestatu dituztela azaldu digu Esteban Agirre udal zinegotziak.

500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Krea Bidasoan

Aitor Errazkin 2025 mar 28 Irun

Krea Bidasoaren hamaseigarren edizioak arrakasta handia izan du Ficoban, adimen artifizialaren inguruko tailer, hitzaldi eta networking saioekin. Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez antolatutako ekitaldiak, 500 pertsona baino gehiago bildu ditu, eskualdeko enpresa eta ekintzaileen topagune nagusi bihurtuz.