Udazkena ere gogoz hartzeko tailerrak antolatu dituzte 60 urtetik gorakoentzat

Koldo Nausia ira 14 Irun

Iazko tailerretan 165 lagunek parte hartu zuten, eta arrakasta izan dutela ikusita programa indartu eta eskaintza berritu egin dute udazken honetarako. Gizarte Zerbitzuek antolatuta, Adimen Artifizialari beldurra galtzeko tailerra, jendaurrean hitz egiterakoan lotsa galtzeko ikastaroa, antzerki inprobisazioa edota arteari buruzko eskaintza izango da doan eta adituen eskutik. Izena emateko epea irailaren 15etik 25era zabalik egongo da Irungo Udalaren webgunean. 

Gazteentzako sormen idazketa tailerrak antolatu dituzte Irunen, Itziar Sistiagaren eskutik

Aimar Lopez 2024 aza 12 Irun

16 eta 25 urte arteko herritarrak dituzte xede, sormena astinduz emozioak ere lantze aldera. Sistiaga irundarrak emanen ditu urririk izanen diren hiru saioak, izena emateko epea gaur ixten delarik.