aza 20 Irun
Idoia Genua Alzurik bere 40. ikasturtea egiten du Irungo AEKn. Eskarmentu handiko irakaslea, «zirrara eta poza» berezia eragiten dio 23. Korrikaren Irungo abiatzeak. Martxoaren 14ko hitzordua nekez gorde ahal izan dute AEK kideek sekretuan. Baina behin bidasotarren harrotasuna piztu duela, Idoiarekin tarte bat hartu dugu patxaraz hitz egiteko.