api 23 Hondarribia Irun
Lanean Mugaz Gaindiko Enplegu Azokaren II. edizioa maiatzaren 21ean egingo da Ficoban. 50 enpresa baino gehiago bilduko dira Gipuzkoa, Nafarroa eta Akitania Berritik. Enplegu bila dabiltzanek lan-eskaintzak ezagutu eta elkarrizketak egiteko aukera izango dute. Ekimenak mugaz gaindiko lan-aukerak eta lankidetza sustatzea du helburu. Nuria Alzaga, Bidasoa Bizirik elkarteko presidentearekin hitzegin dugu
2025 ots 25 Behe Bidasoa
Irailetik aurrera Hendaiako eta Irungo (Bidasoko) suhiltzaileen kasernak senidetu egingo dira, ALERT-PYR proiektua kari. Azken urteetan mugaz gaindiko lankidetzan urratsak egin ondoren, orain sute eta hondamendien aurrean Bidasoaren bi aldeetan eskuhartu ahal izango dute elkarlanean. Ellande Moustirats eta Arkaitz Orbegozo Hendaia eta Irungo suhiltzaileek aitortu digutenez, mugaz gaindiko elkarlanerako komunikazio-tresna euskara dute modu naturalean.
2024 mai 28 Behe Bidasoa