Alderdi guztien ekarpenekin onartu dute 2026ko udal aurrekontua Hondarribian, baina oposizioaren babesik gabe

Antxeta Irratia 2025 aza 28 Hondarribia

Hondarribiko Udalbatzak 34.998.615 euroko aurrekontua onartu zuen atzo 2026 urterako, inoizko handiena, aurtengoa baino %2,15 gehiago. Abotsanitz eta EH Bilduren babesarekin onartu ziren aurrekontuak, PSE-EEren abstentzioarekin, eta EAJ-PNVk joan den astean iragarri zuen bezala, kontrako botoa eman duten bitartean. Udal talde guztien proposamenak onartu ditu udal gobernuak, oposizioko taldeen partetik, orotara, 532.508 euroko aldaketak eraginez.

Aurrekontu proiektu «soziala, errealista eta zuhurra» ondu duela dio Hondarribiko udal gobernuak

Koldo Nausia 2025 aza 21 Hondarribia

Igor Enparan alkateak azaldu duenez, «ikuspegi soziala modu transbertsalean» landu dute alor guztietan, eta udal aurrekontuen 14 milioi euro  «herritarren beharrak eta ongizatea bermatzera» bideratuko dituzte. «Elkarrizketa, gardentasuna eta parte-hartzea» bultzatu duelakoan dago udal gobernua, eta oposizioko alderdiekin negoziazioan haien ekarpenak aintzat hartu dituztela diote. Haatik, EAJ-PNVk aurreko bi urteetan abstenitu ondoren, lehen aldiz kontra bozkatuko duela iragarri du.