aza 10, 10:09 Hondarribia
Joan den astean 2027ko udal aurrekontuak hobetzeko 360.000 euroko zazpi proposamen egin ondoren, beste 188.000 euro gehiago proposatu ditu EAJ-PNVk. Horietatik 150.000 euro Udaltzaingoaren egoitzarentzat kokapen berri bat aztertzeko, «etorkizuneko beharrei erantzuteko hobekuntzak garaiz planifikatzea garrantzitsua delako». Maria Serrano EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak azaldu duenez, elkarte eta GKEek egin behar dituzten izapideetan laguntzeko aholkularitza zerbitzu bat, eta Hondarribiko Udalaren jabetzakoak diren lokalak elkarteen esku jartzeko azterketa egitea ere proposatzen dute.
aza 03 Hondarribia
Kiroldegiaren etorkizuneko beharrak identifikatzeko azterketa integrala egitea, Pump Truck zirkuitua eraikitzea, ludoteka eta Haur Txokoen bideragarritasun azterketa bat egitea, Guadalupeko mahaiak eta bankuak berritzea, edota kultur arloan Hondarribiko Udalak erakusketa areto irisgarri bat lortzeko proiektuak aurkeztu ditu. Maria Serrano, EAJ udal taldeko bozeramailearen arabera, «herritarren eguneroko bizitzan eragin zuzena duten ekimenen aldeko apustua» egin dute.