aza 13, 13:27 Behe Bidasoa
Gazteak On: Elikadura Erronkaren lehiaketak bere hirugarren deialdia luzatu du 2027rako. Bidasoaldeko ikastetxeetan ingurumen hezkuntzan elikadura arduratsuari buruz egindako lanaren emaitza ikasgelara mugatu ez dadin, bi minutuko bideoak sortzera animatzen dituzte 12-16 urteko gazteak. Toki Alai BHI ikastetxean iazko irabazleekin egin dute aurtengo aurkezpena, eta aurreko edizioetako esperientzietatik abiatuta elikadura jasangarria lantzeko baliabideak eskaintzen dituen www.gazteakon.eus hezkuntza-plataforma berria erabilgarri dagoela iragarri dute.
aza 13, 12:51 Hondarribia
Gizarte gero eta polarizatuago batean, herritarren parte-hartzea funtsezkoa da demokrazia indartzeko. Horretarako, ezinbestekoa da iritzi desberdinak entzutea eta elkarrizketarako guneak sortzea.
Ildo horretan, Hondarribiko Udalak «Demokrazia parte-hartzailea polarizazio-egoeretan» hitzaldia antolatu du.Ekimenaren bidez, herritarrek erabaki publikoetan parte hartzeko tresna eta metodologia berriak ezagutuko dituzte.Hitzordua azaroaren 20an izango da, Itsas Etxea auditoriumean. Estitxu Urtizberea eta Garoa Lekuona Hondarribiko udal gobernuko ordezkarien adierazpenak jaso ditugu