Bidasoan hildako migranteak omenduko dituzte igandean Santiago Zubiko oroigarrian

Koldo Nausia aza 19 Hendaia   Irun

Korapilatuz kolektiboak, Euskal Herriko Islamiar Federakundeak (FIVASCO), Loiolako Zentroak eta Etorkinen Pastoraltzak koordinatuta, "Mugek hil egiten dute, herriek harrera egiten dute" lelopean mugam hildako migratzaileen omenezko ekitaldia egingo dute igandean, 12:00etan, Irungo Santiago zubi alboko skateparkean dagoen oroitarrian. «Errealitate lazgarri honen aurrean isiltasun konplizea hausteko» bat egiteko deia luzatu dute.

Hendaia Biltzen: «Kontseiluan euskara erabiltzen segituko dugu, ikusiko da estatuak horren kontra ere egiten duen, gibelean asmo politiko bat baitago, euskaldunoi umiliatzeko borondatea»

Koldo Nausia aza 19 Hendaia

Azaroaren 18ko herriko kontseiluan Hendaia Biltzenek suprefetak hartutako erabakia salatu du. Iraileko saioan lehen hitza euskaraz egin eta frantsesera itzultzea onartu zuten udal barne-araudian, baina estatuak debekatu eta aurreko egoerara itzuli dira. Kotte Ezenarro auzapezak bat egin du abertzaleen salaketarekin, baina ez du prefetaren erabakiaren kontra egin. Hendaiako herriak hartutako erabakiaren gainetik, estatuak printzipio demokratikoak urratu egin dituela dio Iker Elizalde hautetsi abertzaleak. «Beste pausu bat da euskararen kontra daramaten gurutzadaren inguruan», salatu du.

 

Larunbata 21 eguraldia Min: 12ºC
Max: 19ºC
Igandea 22 eguraldia Min: 11ºC
Max: 17ºC
Astelehena 23 eguraldia Min: 10ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa