Gaurko Teknofrekuentzia saioan bi mundu uztartuko ditugu: informatika eta irakurzaletasuna.Teknologiaz hitz egiteaz gain, istorioak eta ideiak ekarriko ditugu uhinetara.Horretarako, idazle eta pentsalari berezi baten figura hartuko dugu ardatz. Cory Doctorow: idazlea, hizlaria eta, batez ere, hacktibista.
Gaurko Teknofrekuentzia saioa pixka bat revival izango da.Iaz jorratutako gai batzuk berriz mahai gainean jarriko ditugu, zoritxarrez oraindik ere pil-pilean jarraitzen dutelako. Atal honi “Urte berri, arazo zahar” izena jarri diogu. Eta hasteko, futbola, Internet eta LaLigaren blokeo polemikoaz hitz egingo dugu.
Programa honetan teknologia eta elkartasuna uztartzen dituen proiektu interesgarri bat ezagutuko dugu.
Javi Alfaro izan dugu gurekin, Elkartenet elkarteko kidea. Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektua aurkeztera etorri da.Birziklapenaren bidez, hezkuntza aukera berriak sortzen dituzte Afrikan.
Teknofrekuentzia irratsaio berri honetan, gaur Feministaldiari buruz arituko gara. Laura eta Leire ditugu gurekin, aurtengo edizioaren inguruan solasteko. Aurtengo saioan beste ekitaldi bati helduko diogu: Feministaldia. Donostian egiten den ekitaldi beteranoa da, 2005ean sortua, hasieran Plazandreok plataforma politikoaren eskutik. Aurten, Marta Francoren hitzaldiarekin hasi eta DabaDaban amaitu den bost eguneko egitaraua izan dugu.
Gaurko programan gure oinarrietako bati helduko diogu: askatasun digitalari eta burujabetza teknologikoari. Zer esan nahi dute kontzeptu horiek eta nola eragiten digute egunerokoan? Interneten jatorrizko filosofia deszentralizatuaz eta gaur egungo erronkez ariko gara. Gainera, oligopolio teknologikoek gure eskubideetan duten eragina aztertuko dugu. Eta jakina: alternatiba aske eta komunitarioen inguruko gogoetak ere ekarriko ditugu.
Gaurko saioan Euskal Herrian bere tokia eta izaera propioa hartu duten jardunaldiez arituko gara: Euskarabilduaz, alegia. Horretarako, gurekin ditugu Eli Pombo eta Kris Fernandez. Ezagutzen ez duzuenontzat, Euskarabildua euskal komunitatearen erronka digitalen inguruko topagune eta gogoeta-espazioa da.
Azaroaren 13an, Antxeta Irratiak,Teknofrekuentzia saioaren bidez eta Irungo Larrendi-Olaberria auzo elkartearen laguntzarekin, “Interneten erabilera kritikoa” izeneko mahaingurua antolatu genuen.
Gaurko Teknofrekuentzia saioan desinformazioari eta fake news-ei buruz hitz egingo dugu. Ez da gure programa teknologikoena, baina oso garrantzitsua da gai hau ezagutzea. Fake news nola sortzen diren, zergatik hedatzen diren eta nola identifikatu daitezkeen ikusiko dugu. Helburua da entzuleak kontziente izan daitezen eta aurre egiteko mekanismoak izan ditzaten.
gaurko programan pasahitz kutreei buruz hitzegingo dugu. Gezurra badirudi ere, nahiz eta pasahitz seguruak erabiltzeko gomendioak pasadan mendetik aldatu ez diren arren, oraindik segurtasunik gabeko pasahitzak erabiltzen jarraitzen dira. Azken adibidea Louvreko lapurretan ikus dezakegu. Nik uste denok ikusi ditugula lapurreta honen irudiak, eta agerian geratu da segurtasun neurriak hobetu behar zirela.
Teknofrekuentzian berriz ere Google izango dugu hizpide. Android sistemari buruz hartu duen azken erabakiak hautsak harrotu ditu komunitate teknologikoan. Segurtasuna aitzakia hartuta, app-en instalazioa mugatu nahi dute. Baina muga hori, segurtasunaren mesedetan ala kontrolaren izenean ote da?
Teknofrekuentzian berriro ere sarearen muinera egingo dugu salto. Interneten erorketek gure egunerokoa nola astintzen duten aztertuko dugu gaurkoan. Oraingo protagonista Amazonen zerbitzua da, AWS alegia. Ziberespazioaren bihotza den hodeiak ere batzuetan taupada galtzen duela ikusiko dugu.
Gaurko programan *Tactical Tech* egitasmoari buruz arituko gara. 20 urte baino gehiago daramatza lanean eta niretzat beti izan da erreferente bat. Teknologiaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzen ditu, irabazi asmorik gabe, ikuspegi kritiko eta sortzaile batetik. Bere proiektu nagusiek, hala nola *Security in a Box*, *Myshadow* eta *Data Detox Kit*, tresna praktiko eta eduki irekiak eskaintzen dituzte, baita euskaraz ere.
Teknofrekuentziak saioan teknologia berriei eta horien inguruan antolatzen diren ekitaldiei erreparatzea gustatzen zaigu. Gaurkoan, XARE proiektua izango dugu hizpide: 2016an Iruñean sortu zen eta gaur egun Euskal Herriko lurralde gehienetan egiten da. Aurten, gainera, bigarren aldiz Baionara iritsiko da. Horri buruz hitz egiteko, gurekin dugu Igone Mariezkurrena, proiektuko komunikazio arduraduna.
Gaur adimen artifizialarekin erlazionatutako azken berriak ekarri ditugu. Lehenik eta behin, ChatGPTren eguneraketa aipatu behar dugu, izan ere 4. bertsiotik 5. bertsiora igaro da. Hasiera batean hobekuntza handiak ekarriko zituela espero bazen ere, ez du guztien gustua bete. Bide batez, OpenAIren egoera ekonomikoari eta Copilot inguruko eztabaidei ere begirada bat emango diegu.
Saio honetan beteranoa den ekitaldi bati buruz hitz egingo dugu: hackmeeting-a. Hackmeeting-a teknologia berrien erabilera kritikoa eta mugimendu sozialak uztartzen dituen topaketa da. Aurten Zaragozan izango da, irailaren 25etik 28ra, eta denok zaudete gonbidatuta! 1998an Italian sortua, 2000an iritsi zen Estatu espainolera lehen aldiz, Bartzelonan, eta ordutik urtero ospatzen da toki ezberdinetan.
Europar Batasunean berriz ere mahai gainean dago ChatControl 2.0 lege polemikoa. Helburua adingabeak babestea dela diote, baina komunikazio digitalen pribatutasuna arriskuan jartzen du. Enkriptazioa apurtu eta elkarrizketa guztiak ikuskatzeko aukera ireki nahi dute gobernuek, eta horrek eztabaida sakona piztu du.
Udako etenaldiaren ostean, berriz gaude hemen. Gaurkoan, Europar Batasunean eztabaidan dagoen ChatControl legea izango dugu hizpide: adingabeak babesteko asmoz sortua, baina zalantza handiak sortu ditu pribatutasunean, adinaren egiaztapenean eta zentsuraren arriskuan.