aza 17, 13:06 Bortziriak Lesaka
Jada bortz urte dira Lesakako Udalak ikasketa bukaerako lanak egiteko dirulaguntzak eskaintzen dituela. Lan hauek Lesaka izan behar dute ikergai eta 2025-2026 ikasturtean, Olaia Iantzi Etxarte (Lesaka, 2002) eta Olaia Urdangarin Tabernaren (Lesaka, 2002) lanek jaso dute 500 euroko beka. Saria jaso zutenetik hilabete zenbait pasa badira ere, irabazleekin solastatzeko parada izan dugu Antxeta Irratian.
aza 16, 17:09 Lesaka
Nafarroako Gobernuko zerbitzuei buruzko informazioa emanen dute bertan, Cl@ve eta Ziurtagiri Digitalaren akreditazioa, edozein administraziorako dokumentazioen erregistroa, Internet bidezko kudeaketa, herritarren kexak eta iradokizunak eta bideratzea, etxebizitza programa eta laguntzei buruzko informazioa. Gaztelaniaz eta euskaraz emanen dute arreta, doakoa, 09:15etik 14:00etara eta aitzinetik hitzordua eskatu gabe.