Ezohikoa izanagatik ere, Unai Amianori harrera egiteko ohitura hartzen ari dira Irungo udaletxean

Antxeta Irratia aza 20, 14:51 Irun

22 urte bete berri dituela, B Seriea txiki geratu zaio pilotari irundarrari. 2025eko irailaren 19an profesionaletan estreinekoa egin zuenetik, hiru final jokatu ditu eta bi irabazi. Joan den maiatzean Buruz Buruko finala Labriten irabazi ondoren, joan den asteburuan 4 t'erdiko txapela jantzi zuen Urantzu pilotalekuan Zubizarretari 18-22 irabazita. Denboraldi berrian goi mailan ariko da Euskal Herriko onenekin lehian. 

Sokoburu Surf Jaiak zazpigarren edizioa ospatuko du azaroaren 21an

Aitor Errazkin aza 18 Hendaia

Sokoburu Surf Jaiaren zazpigarren edizioa azaroaren 21an, larunbatarekin, ospatuko da Hendaian.16 urtetik beherako surflari gazteak izango dira protagonista. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 130 surflari baino gehiago bilduko dira bertan. Jaialdia Hendaiako Surf New School eta Irungo Central Surf Eskolak elkarlanean antolatu dute. Ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko, Liher Geledan Hendaiako Surf New Schooleko kidearekin hitz egin dugu