mar 04 Irun
2025ean marka guztiak apurtu ditu udal garraio zerbitzuak, eta linea guztietan izan du hobekuntza nabaria. Orotara 2.310.641 bidaiarik erabili zuten Irunbus zerbitzua iaz, 2024an baino %12 gehiago. Eta bidaiarien %87k MUGI txartela erabili zuten. Irungo Udalak mugkortasun jasangarriaren aldeko apustua berretsi du, eta «arrakasta ukaezina» denez, inbertsioak egiten jarraituko duela hitzeman du.
Gipuzkoako Euskotren sarearen zatirik zaharrena da gaur egun, Oiartzun-Hendaia zatian azken berritze lanak 1994an egin baitzituzten. Aurreikusi duten 25 milioi euroko hiru urteko inbertsio planean sartu dute, Ficoba eta Hendaiako tren geltokien arteko pasabidea berritzea.
2024 mai 30 Behe Bidasoa