aza 18 Lesaka
Ia milioi bat euroko aurrekontuarekin, bortz hilabetez luzatuko dira herri erdigunera sartzeko bidean eginen dituzten obrak. Espaloiak egokitu eta sortzeaz gain, euri-uren, ur zikinen eta horniduraren sareak berrituko dira bertan. Oinezko eta bizikletendako mugikortasuna hobetzeko helburua du obra honek, azken hilabeteetan, baita urteetan ere, herrian egin diren bertze batzuekin batera.
aza 13 Bera
Atzo egindako osoko bilkuran, Berako Udalak Altzateko hiri saihesbidearen lehendabiziko fasearen exekuzio proiektua lehiaketara ateratzea erabaki zuen. Eztegaratik Matzadara, Sastrako errakastoaren gainean zubia eraikiko dute.