Indarkeriarik gabeko bizitzak sustatzeko babesgune terapeutikoa Bortziriak, Malerreka-Bertizarana eta Baztanen berriz martxan

Aitor Errazkin urr 07 Bortziriak

Indarkeria matxista bizi izan duten emakumeek elkar topatzeko eta babesa jasotzeko gune bat izanen dute berriz ere Bortzirietan, Malerreka-Bertizaranan eta Baztanen. Berdintasun Zerbitzuek Indarkeriarik gabeko bizitzarako espazioa martxan jarriko dute urriaren erdialdetik aitzinera. Hilean hiru saio eginen dira, musikoterapiaren bidez emozioak lantzeko eta ongizatea sustatzeko. Taldea irekia eta malgua izanen da, emakume bakoitzaren beharretara egokituta. Gainera, parte-hartzea errazteko, garraio- eta haurren zaintza-zerbitzuak eskainiko dira.

Etxebizitza duinaren aldeko eta ultraeskuinaren aurkako aldarria kalera atera da Irunen

Aitor Errazkin urr 06 Irun

Astelehen honetan, Irungo San Juan plazan hamarnaka lagun bildu dira Ernaik deitutako elkarretaratzean, azken asteetan etxebizitza duinaren alde Euskal Herrian indarra hartzen ari den mugimenduarekin bat egiteko. Mobilizazioak, gainera, etxebizitzaren auziaz harago, ultraeskuinaren gorakadaren aurrean herri erantzuna indartzeko beharra jarri du mahai gainean.