mar 27 Irun
Denon basoaLAKAXITA pertsona eta kolektibo ezberdinek autogestionatzen duten gune okupatua da. Gure inguruko gabezia sozial eta kulturaletaz arduratzen gara eta haiei aurre egitea da gure erronka nagusia. Horrela dio bere web gunean dagoen hasierako informazioa. Interesa duenarentzat podcastean aurkitu dezake esteka.
mar 26 Irun
Irungo Udalak hirian sakabanatuak dauzkan airearen kalitatea eta kutsadura partikulak neurtzeko 11 gailuek bildutako datuak herritarren eskura jarriko ditu. Horretarako, irun.eus udalaren atarian aparteko atala sortu dute, neurgailu bakoitzaren kokalekua eta erregistratutako informazioa kontsultatzeko aukera emanez. Borja Olazabal Garapen Jasangarriko ordezkariak azaldu duenez, aldagai ugari jasoko ditu, hala nola Airearen Kalitatearen Indizea edo neurgailuek bildutako informazioaren historikoa.