Itsaso Alcalde: «Turismo lasaia eta jatorra izaten dugu Lesakan, eskaintzen diezun guztia ongi hartzen dutena»

Paola Oskoz uzt 03 Lesaka

Uda sasoia hasi da eta Lesakako turismo bulegoa Harriondoara lekualdatu dute dagoeneko. Uztailetik irailera bitarte kokatuko da bertan, Burdinaren Etxean zehazki, eta hurbiltzen diren turista guztiei prest dituzten ekintza guztiak eskainiko dizkie Itsaso Alcalde turismo teknikariak. TopRutas aplikazioa, Bizibide ibilbideak, Bidasoko Bide Berdea, Olentzeroren ginkana eta Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen inguruko informazioa izanen dute bertan eskuragarri. 

«Gozatu, Ezagutu, Sentitu» turismo kanpainarekin Irun berriz deskubritzeko gonbidapena luzatu dute

Koldo Nausia uzt 02 Irun

Kanpoko bisitariak erakartzeko ez ezik, udan bertan geratuko diren irundarrek ere hiriak eskaintzeko dauzkan ondare historiko, natural, kultural eta gastronomikoez goza dezaten bilatzen du Irungo Udalak. "Gozatu - Ezagutu - Sentitu" lelopean, Oiasso Museoa, Ama Xantalen nekropolia, Irugurutzetako Interpretazio Zentroa, Aiako Harria Natur Parkea, Plaiaundi, Aitzondoko ur-jauzia (Gipuzkoako altuena), hiriko ostalarien eskaintza, edota "Irun, 2000 urteko historia" bisita egitera gonbidatzen dute. Dies Oiassonis jaialdi erromatarrak, Bidasoa ibaia kayakean zeharkatzea, edota Junkal elizako kanpandorrera bisitek osatzen dute eskaintza.