Bortzirietan boluntariotza indartzeko kanpaina abiatu du Elkarrizan elkarteak

Paola Oskoz urr 16 Bortziriak

4.910 boluntariotza ordu bildu zituen, 2025ean, Bortzirietako Elkarrizan elkarteak, adinekoen akonpainamenduaren bidez, baita jubiloteka zerbitzuaren bitartez. Sare hau indartzen segitu ahal izateko, kanpaina berria abiatu du elkarteak eta hiru bide ireki ditu horretarako: Errezeta Solidarioa, bideo baten zabalkuntza eta informazio guztia biltzen duen diptiko bat.

Gizarte Zerbitzuen Muliateko bulego berriak urte bukaeran zabalduko dituzte

Koldo Nausia urr 06 Hondarribia

Prebentzio Komunitarioa, Auzoekin programa eta babesgabetasun egoeran dauden Adin Txikikoen Arreta Psikosoziala bertan eskaintzen hasi dira dagoeneko, baina harrera eta zerbitzu orokorrak oraindik ere Panpinot kaleko bulegoetan eskaintzen dituzte. Azaroa eta abendua bitartean Gizarte Zerbitzu guztiak bertan zentralizatzea aurreikusten du Hondarribiko Udalak, eta instalazio berriak zerbitzuaren araberako hiru sarrera independente izango ditu, edozer premia duela ere, herritarra «eroso eta seguru sentitzeko».