Betidanik maskulinizatutako garraioaren sektorean emakume gidariak estereotipoak apurtzen hasi dira

Antxeta Irratia mar 05 Irun

Merkantzien garraioan oraindik ere gizonak dira gehienak, baina bidaiarien sektorean emakume gidari asko dagoela ondorioztatu dute Plaiaundi Lanbide Heziketa Institutuak antolatutako emakume profesionalen arteko mahai-inguruan. Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, emakume gidariak eta irakasleak gonbidatu dituzte, haien esperientzia kontatu eta sektoreak dauzkan genero-arrakalari dagozkion erronkak aztertzeko. Sektorea aldatzen ari dela diote, baina oraindik ere estereotipoek pisu handia dutela.

 

Sei emakume ekintzaile Bidasoaldean, negozio propioa hasi nahi duten belaunaldi berrientzako erreferente

Antxeta Irratia mar 05 Hondarribia   Irun

Enpresa munduan genero-arrakala murrizteko eta emakumeen ekintzailetza bultzatzeko kanpaina egin du Bidasoa Bizirikek «eskualdean erreferenteak» bilatu nahian. Sare sozialetan, sei bideo plazaratu dituzte, beste hainbeste emakume ekintzaileren istorioak eta erronkak kontatuz. Patricia Ardanuy (La Visionaria gaztandegia), Aida García (Izaga hortz-klinika), Miriam Loidi (Arte eta Naturako Sormen Tailerrak), Marina Zayas (Marzaycas dekorazioa), Marta Sagües (MS Comunicacion y Eventos) eta Marta Iza dekoratzailea hautatu dituzte eredu gisa.