Amaia Andrieu: «Identitate ez normatiboak dituzten pertsonengan arreta jarri nahi dugu, indarkeria matxistak ere hunkitzen dituelako»

Koldo Nausia mar 13 Hondarribia

Bilgune Feministak herrian antolatzen duen aurreneko hitzaldiarekin itxiko dute Emakumeen Nazioarteko Eguneko programazioa Hondarribian. Martxoaren 18an Elene Lopetegi Olea aditua gonbidatu dute Kultur Etxean (19:00tan) "Transfeminismoa Euskal Herrian" hitzaldia ematera. «Askotan epaiak egiten dira gehiegi ezagutu gabe, baina feminismoa eta transfeminismoak borrokarako aterpe amankomuna dute, eta eskutik helduta joan daitezke», dio Amaia Andrieuk.

Mundu berdinzaleago bat eraikitzeko prest dira Bidasoaldean

Koldo Nausia mar 09 Behe Bidasoa

Pausutik Hondarribira 3.000 lagun inguru batu ziren atzo “Beste Mundu Bat Feminismotik” eraiki daitekeela aldarrikatzeko. Urruña-Pausu, Hendaia, Irun eta Hondarribiko adin guztietako herritarrek eta eragile feministek indarrak elkartu zituzten atzo, Bidasoaldeko kaleak hartu eta patriarkatuaz beste mundu bat eraikitzeko prest. Santiago zubian Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak ere gogoan izan zituzten, hautagaiei feminismotik politika ausartagoak exijituz.