Asier Ibaibarriaga: «Batzuetan ematen du herri honetan bakeari buruz solastatzea ilegala dela»

Ekhiñe Zapiain ots 04 Behe Bidasoa

Euskal politikagintzan leku berezia da Elgoibargo Txillarre baserriko sukaldea. Duela bi hamarkada, bertan bildu zituen Pello Rubio baserriko ugazabak ezagun zituen alderdi sozialistako eta ezker abertzaleko buruzagi bana. Eta poliki-poliki, aulki gehiago gehitu ziren sutondoaren epelera. Edurne San Martin eta Asier Ibaibarriagak hura nola egin zuen kontatzeko  Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburua ondu dute. Asteburuan Lesakan eta otsailaren 17an Hondarribian aurkeztuko dute.

Koldo Rodriguez Akarregi EH Bilduko zinegotziak kargua utziko du osteguneko udalbatzan

Antxeta Irratia urt 27 Hondarribia

Arrazoi profesional eta pertsonalengatik hautetsi kargua utziko du Koldo Rodriguez Akarregik ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran. Hondarribiko EH Bilduk iragarri duenez, zinegotzi eta taldeko bozeramaile lanetan eskarmentua duen Karlos Gebara Manzak hartuko du bere lekukoa «udalaren lan erritmoa lehenbailehen har dezan».