Jaizkibelgo erdiko pista bi hilabetez itxiko dute suebaki osagarriak egiteko

Koldo Nausia urr 20 Hondarribia

Guadalupetik Lezora iritsi arteko 4,75 kilometro luzeko pista garbitu, suebaki bertikalekin konektatu eta albo bietara 15 metroko eremuan kimaketa lanak egingo dituzte. 1990 eta 2000 urteetan landatutako itsas-pinuak edota haritza amerikarrak modu desorekatuan hazi direnez, adar erorketak eta sute-arriskua saihesteko esku-hartzea ezinbestekoa dela dio Garoa Lekuona Ingurumen zinegotziak. Mendia leheneratze lanetan ari direla gogoratu du, eta zuhaitz exotikoak ametzekin ordezkatuz ekosistema osasuntsuagoa lortuko dutelakoan dago.

Urriaren 21ean gaztainadi zaharrak berreskuratu eta berriak landatzeko proiektua aurkeztuko dute Beran

Lizar Elexpuru urr 20 Bera   Bortziriak

AIZTI ingurumen zerbitzuetako Amaia Fustek eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko teknikaria den Mikel Diazek eskualdeko gaztainadien ondarea, ustiaketa, berreskurapena eta landaketa prozesuak ulertzeko gakoak eskainiko dituzte bihar Beralandeta aretoan arratsaldeko 18:30ean.