Seme-alaben heziketa afektibo osasuntsua garatzeko tresnak emango dituzte Irunen adituen eskutik

Koldo Nausia ots 17 Irun

Irungo Udaldeko Gazteria arloak bultzatutako HaurARTEan ekimenaren bitartez, "Hazieran Bidelagun" hitzaldi-tailer zikloa proposatuko dute martxotik maiatzera bitartean CBA eta Palmera Montero guneetan. Mar Romera, Belen Colomina eta Julene Armendariz adituen eskutik, kontzientzia eta sozializazio emozionala, eskola-jazarpenaren prebentzioa edota gurasoen autozaintza landuko dute. Udalak haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du, eta izena emateko epea zabalik dago www.irun.eus atarian.

Hendaiako Concha Berri birgaitze zentroko langileek greba eginen dute bihar

Aimar Lopez ots 04 Hendaia

Lan baldintzen okertzea salatzen dute 63 paziente artatzen dituen osasun zentroko langileek. 2021ean hartu zuen gunearen zuzendaritza Itinova taldeak.